Esker ona

Benita Beitia Urkia

2025eko abenduaren 6an hil zen, 93 urte zituela. 

Araotz-ko kasta, 
beti eskuzabal, alai eta gogorra
oilarrak kantatu orduko lanerako prest zegoena
beti ingurukoak zaintzen eta maitatzen zituena
orain berriz zugatik ikasitakoarekin guk aurrera egin behar
falta zenituenekin elkartzea izango da gure sosegua, 
segi arren denok orain arte bezala gu zaintzen.
Maite zaitugu, Amama!
-
Eskerrik asko, bihotz-bihotzez, tanatoriora eta hiletara etorri zineten guztioi. Une zail hauetan gure ondoan egotea, zuen besarkadak, hitz goxoak eta laguntza isila guretzat oinarri eta arnasa izan dira. Doluan gauden honetan, bihotza estutzen zaigun arren, jasotako maitasun eta babes guztiak indarra eman digu aurrera jarraitzeko.

Bergaran, 2025eko abenduaren 11n

Hildakoak

Herrian hil diren guztien berri ematea da gure asmoa. Horrez gain, eskelarik jarri nahi izanez gero, jarri harremanetan eskelak@goiena.eus helbidean edo 943 25 05 05 telefonoan.