1 2 »

Esker ona

Arantxa Gallastegi Arregi

(Tomas Iribecamposen alarguna)

Arrasaten hil zen 2015eko abenduaren 17an, 88 urte zituela.

Eskerrik asko eman diguzun guztiagatik.
Emakume, alaba, ahizpa, emazte, koinata,
ama, amama, izeba eta lagun paregabea izan zara.
Gure artean  dirauzu bizirik eta eredu.
Beti arte, Intxaustiko dama!

Intxaustiko sukaldean bildu garen guztion
maitasuna eta muxuak bueltan.
---
Eskerrik asko Arantxari agur esateko orduan, mila modutan, zuen berotasuna eskeini eta adierazi diguzuen guztioi.

Arrasaten, 2015eko abenduaren 29an.

Hildakoak

Herrian hil diren guztien berri ematea da gure asmoa. Horrez gain, eskelarik jarri nahi izanez gero, jarri harremanetan eskelak@goiena.eus helbidean edo 943 25 05 05 telefonoan.