1. urteurrena

Antonio Bolinaga eta Frantziska Erostarbe

2023ko apirilaren 1ean eta azaroaren 3an hil ziren, 91 eta 92 urterekin.

Urte berean, auzo berean
sortuak izan zineten,
bizi oso bat Araotz bertan
geroztik elkar maitatzen,
bide horretan famili ederra
joan da zuen bueltan sortzen,
Antonio ta Frantsizka segi
elkar zaindu eta babesten,
gure bideek berriro ere
nonbait bat egin dezaten.

Urteurreneko meza zapatuan izango da, ekainaren 15ean, 19:00etan, Araotzeko parrokia-elizan.

Aurrez eskerrik asko bertaratzen zareten guztioi.

Araotzen, 2024ko ekainaren 10ean

Hildakoak

Herrian hil diren guztien berri ematea da gure asmoa. Horrez gain, eskelarik jarri nahi izanez gero, jarri harremanetan eskelak@goiena.eus helbidean edo 943 25 05 05 telefonoan.