Gasteizen hil zen 2015eko irailaren 13an, 56 urte zituela.
Lehenik eta behin, eskerrik beruenak emutia gustauko xakun hiletara etorri eta zuen gertutasun, maittasun eta babesa emun zebein danoiri.
Jakin bagekigun Anton oso maittatua zala herrixan, bai Oñatin ta baitta Arrasaten be.
Benetan eskuzabal eta bihotz haundiko gizona, aspektu askotan eredu izan dana.
Lerro gutxitan ezin adierazi hainbat eta hainbat sentipen...
Lekziño haundixa emun dozu oinguan Anton; ixilian fan zara gure albotik, baña utzi dozun hutsunia onddiok be haundixa izan da.
Benetan harro esan geinke gure parte izan eta beti izango zarela.
Ohore guztiz, zure familixia;
Maitte zaittugu.
Gero arte, Anton.
Arrasaten, 2015eko irailaren 17an.