« 1 2

Eskela

Karmen Agirre Trebiño

Modesto Herizen alarguna.

2014ko otsailaren 8an hil da, 89 urte zituela.

Agur amama bihotzekua 
Danon kemen ta indarra
Zu haritzaren sustrai sendoa
Gu zure kimu ta adarra
Karraskainetik etorritako
Neska rubixa ederra
Guretzako zu izengo zara
Gaba argitzen dun izarra.
---
 
Haren aldeko hileta-elizkizuna astelehenean izango da, otsailaren 10ean, 19:00etan
Arrasateko San Juan Bataiatzailearen parrokian.
 
Elizkizunetara joango zaretenoi, alde aurretik eskerrik asko, sendikoen izenean.

Arrasaten, 2014ko otsailaren 8an.

Hildakoak

Herrian hil diren guztien berri ematea da gure asmoa. Horrez gain, eskelarik jarri nahi izanez gero, jarri harremanetan eskelak@goiena.eus helbidean edo 943 25 05 05 telefonoan.