« 1 »

1. urteurrena

Joxemari Lizarralde Orueta

2012ko azaroaren 18an hil zen, 60 urte zituela.

 

Lehen urteurreneko meza zapatuan izango da, azaroaren 16an, 19:00etan, Oñatiko Mikel Goiaingeruaren parrokian.

---

Urte bat pasa da, Joxemari

guganik aldendu zinela

zurekin pasatako denbora

izan da benetan itzela

gurekin eramango zaitugu

edonora goazela

irribarrez oroituko zaitugu

zuk egiten zenuen bezala

eskerrik asko guztiagatik

gure lagun fidela.

 

Elizkizunetara joango zaretenoi, eskerrik asko, sendikoen izenean.

Oñatin, 2013ko azaroaren 13an.

Hildakoak

Herrian hil diren guztien berri ematea da gure asmoa. Horrez gain, eskelarik jarri nahi izanez gero, jarri harremanetan eskelak@goiena.eus helbidean edo 943 25 05 05 telefonoan.