2012ko maiatzaren 12an hil zen, 35 urte zituela.
Alaitasunez poztu izan duzu
zuk beti gure tristura.
Hurbilekua beti, etxeko,
ederra zure lotura.
Famili eta lagunekiko ardura,
guztiongan sortuz lilura.
Orain gero arte esan arren ere
ez dugu negarrik egin gura,
haize freskoz etorri zaitezen
goizero gure ingurura.
Bergarako eta Gernikako familia.
Bergaran, 2019ko maiatzaren 6an.