Trikitia Euskal Herrira noiz eta nola iritsi zen, soinu handiaren hedapena nola gauzatu zen eta bi gertaera horiek Euskal Herrian izan duten oihartzuna jasotzen duen Hauspoa & Tunela dokumentala proiektatu dute eguerdian Espaloia kafe antzokian. Gotzon Hermosa eta Iñaki Pinedok elkarrekin egin duten dokumentala da eta gaur Hermosa bera egon da Elgetan egin duten aurkezpenean. Gainera, emanaldi berezia izan da, hainbat herritarrek hartu dutelako parte; dokumentalaren zati bat erakutsi ahalaz, oholtza gainera igo dira Elgetako musikariak igo dira, esaterako, piezaren bat edo beste eskaintzera. Herriari eskertuta dagoela adierazi du zumarragarrak.