Peiremans+ taldeak Halley Tour 2026 izeneko birari ekingo dio urtea bukatu aurretik. Gorka Urbizuk, Imanol Ubedak eta Haritz BeristainTxiki-k kontzertu sorta egingo du abenduan, estudioko azken lana argitaratu eta hamar urtera. Abenduko kontzertuetako sarrera guztiak agortuta daude, baina, azarorako iragarritako hiruren artean lehenengoa Elgetako kafe antzokian izango da azaroaren 27an eta oraindik ere ehun bat sarrera daude eskuragarri herriko Janela tabernan. Prezioa da 15 euro. Atzo online salmentara ateratako sarrera guztiak agortuta daude.
Ikusmina piztu du Peiremans + proiektuaren itzulerak, eta abenduan, Miarritzen, Bilbon, Azpeitian, Gasteizen, Donostian eta Iruñean egingo dituzten hamasei kontzertuetarako sarrerak agortuta daude.