Peiremans+ bueltan da: sorpresaz, birako lehen kontzertua Debagoienean

Mirari Altube Arrese

Peiremans + taldea kontzertu bat ematen. (ARGAZKIA: @peiremansband)

Peiremans + taldeak Halley Tour 2026 izeneko birari ekingo dio urtea bukatu aurretik. Gorka Urbizuk, Imanol Ubedak eta Haritz BeristainTxiki-k kontzertu sorta egingo du abenduan, estudioko azken lana argitaratu eta hamar urtera. Abenduko kontzertuetako sarrera guztiak agortuta daude, baina, azarorako beste hiru iragarri berri dituzte, eta horietako bat Debagoienean izango da, Elgetan. Sarrerak bihar jarriko dira salgai. Kontzertu eguna da azaroak 27. Peiremans+ taldearen lehenengo kontzertua bira honetan.

Ikusmina piztu du Peiremans + proiektuaren itzulerak, eta abenduan, Miarritzen, Bilbon, Azpeitian, Gasteizen, Donostian eta Iruñean egingo dituzten kontzertuetako sarrerak agortuta diren honetan, hiru kontzertu berri izango dira. 16 kontzertu egingo dituzte abenduan eta sarrera guztiak daude salduta.

Zein da sorpresa? Beste hiru kontzertu izango direla eta birako lehen kontzertua egingo dutela Elgetan. Espaloiaren aro dinamikoenean zegoen taldeak lotu du Peiremans+ taldeak Elgetan kontzertua egitea. Goibeko kultura elkartearen antolakuntzapean egingo da. Goibekotik eskertu diete peiremanstarrei herri txikiekin eta gaztetxeekin gogoratzea. Elgetako Udalak ere lagunduko du. 

Gernikako Astran, Tolosako Bonberenean eta Elgetako Espaloian iragarri dira hiru kontzertuak. Peiremans+ taldeak kontuan hartu ditu hiru gune berezi hauek eta biraren prestaketari deitu diote: Beroketa Ariketak Tour'26. 

Sei zirenak 19 bihurtuko dira hiru berri hauekin

Harridura azaldu dute sarrerek izandako arrakastaren aurrean; hala adierazi zuten sare sozialetan: "Hamarkadaka batzeko dugun ohiturari jarraiki, bazkari batean berotu eta urte amaieran biratxo bat egitea erabaki genuen. Halley Tour honetarako asmoa areto bakoitzean kontzertu bana egitea zen, baina zuen harrerak ezustean harrapatu eta gainezka egin zigun egoerak. Sei kontzertu aurreikusi genituen eta hamasei izango dira azkenean, denak ere abenduan. Hala eta guztiz ere, sarrera guztiak saldu dira, bira hasi baino bi hilabete lehenago saldu ere. Ea bizirik eta osasuntsu iristen garen helmugara! Eskerrik asko, zinez! Joan ginen, baina hemen gaude oraindik".

Hau ikusirik, antolatuta ez zeuden beste hiru kontzertu gehitu dituzte. Elgetako Espaloirako sarrerak lotura honetan izango dira eskuragai. Azkar agortzen direla jakinda, pentsatzekoa da hauek ere agortuko direla. 

Elgetako kontzertuaren datuak

  • Lekua: Elgetako Espaloia Kafe Antzokia, Debagoiena.
  • Eguna: azaroak 27, barikua.
  • Ordua: 22:30ean (ateak zabalik 21:30ean).
  • Sarrerak: https://sarrerakpeiremans.com/

Noiz jarriko diren sarrerak salgai

Iragarpena oraintxe egin dute eta sarrerak bihar bertan jarriko dituzte salgai, urriak 20an. Ordua ere jakin dugu. Internet bidez erosi ahal izango dira goizeko 10:00etatik aurrera. Sarreraren salneurria da 15 euro. https://sarrerakpeiremans.com/
 

Hamar urtean bi disko

Gorka Urbizu (Berri Txarrak), Imanol Ubeda (Deabruak Teilatuetan, Bide Ertzean, Don Inorrez) eta Haritz Beristain Txiki (Kashbad, 4itzal) musikariek osatu zuten pop proiektua hasiera batean, eta Marino Goñi ekoizlea (Gor Diskoak) eta Balerdi Balerdi taldeko baxu jotzailea ere batu zitzaien gero. Bira honetan ez da Marino Goñi izango, eta gitarra apalean lagun berri bat gehituko zaie. Entseguak egiten dabiltza taldekideak orain; Peiremans+eko lau lagun.

Realak fitxatu zuen belgiarra

Taldearen izenak atentzioa deitzen du eta izena jarri zioten taldeari Frédéric Peiremans futbolari belgikarraren omenez. 2000. urtean Realak fitxatu zuen Peiremans, baina zenbait lesio luzeren ondorioz, ez zuen inoiz lehenengo mailan debutatu, eta 2002an iragarri zuen futbol profesionala utziko zuela, depresioak jota. Musika-taldeak Peiremansen abizena erabiltzea erabaki zuen porrota eta galtzailearen figura balioan jartzeko, Wikipedian esaten den moduan. 

Hirugarren diskoa sinatzen dabiltza. Biniloan aterako dute lehenengoz. Eta urriaren 25a baino lehen eskatzen diren diskoetan Urbizu, Ubeda eta Beristainen sinadura ere izango dute. Diskoa eskatzeko lotura hau da. Taldekideek diotenez, "Gure ibilbide sigi-sagatsu bezain meteorikoan bi EP kaleratuak genituen orain arte, biak ere CD formatuan: Peiremans+ (2005) eta Bigarren Saria (2016). Azken urteotan kopiak agortuta, ez da modurik izan musika hori euskarri fisikoan lortzeko, baina orain, 2026ko 'Halley Tour' biraren aitzakian, bi lan horiek binilo bakar batean entzuteko aukera izango duzu. pre-order-a egin dezakezu zure kopia sinatua erreserbatzeko. Alegia, pre-orderra orain egin eta zure etxean kopia sinatua jasoko duzu, azaroan"..

 

Goienakideak

Goienakideendako ere badabil Goiena eskaintza berezia prestatzen. Hurrengo egunetan jakinaraziko da gehiago. Batetik, egongo dira zozketarako sarreraren batzuk, eta bestelako ekitaldi esklusibo bat ere bai, kide direnendako. Hori aurrerago zehaztuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak