Gazte Asanblada gaztetxearen irekiera prestatzen ari da

Larraitz Zeberio Lekuona

Gaztetxean apirilean egindako Gazte Egunean.

Elgetako Gazte Asanbladak batzar irekia deitu du gaurko –barikua–; 19:00etan hasiko da, gaztetxean. Iraileko egitaraua prest dute, eta egiteko daudenak antolatzeko elkartuko dira.

Hain zuzen ere, hilaren 19an izango da Sagardo Eguna eta horri lotutako patata-tortilla lehiaketa. Horrekin batera, egun berean egin nahi dute gaztetxearen irekiera.

Apirilean egindako Gazte Egunaren amaieran sartu ziren gazteak gaztetxean eta asanbladako kideak margotze eta txukuntze lanetan ibili dira ordutik. Uztaileko eta abuztuko zenbait egunetan ere aritu dira eta guztia prest gura dute hilaren 19ko irekierarako.

Ez dira iraileko ekintza bakarrak izango; Gazte Asanbladak areto-futbol txapelketa iragarri du hilaren 26rako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak