2026ko Ferixa Nagusiko Jaiek badute kartel iragarlea. Jose Luis Pulido Calvo madrildarraren 'Zalaparta' lanak irabazi du. "Aurten herritarren parte-hartzea bikaina izan da eta liburutegian zein online jasotako botoen zenbaketa egitean, ezusteko bat izan dugu: berdinketa tekniko absolutua egon da bi kartel gogokoenen artean!", azaldu dute jai batzordetik. "Oinarri arautzaileek ez dutenez berariaz jasotzen herri-botoen berdinketa kasuetan zer egin, epaimahaiak oinarrietako 16. artikuluari heldu dio eta bere gain hartu du berdinketa hausteko eskumena kalitate tekniko, artistiko eta jai-gaiari egokitutako irizpideak sakon aztertu ondoren".
'Zalaparta' irabazle
Hala, Pulidoren Zalaparta lana izango da jaietako kartel iragarlea eta madrildarrak jasoko du 100 euroko saria. "Zorionak egileari eta mila esker parte hartu eta botoa eman duzuen herritar guztiei! Maila itzela egon da aurten".
Botoen banaketa honako hau izan da:
- 1. kartela: 18 boto.
- 2. kartela: 35 boto.
- 3. kartela: 16 boto.
- 4. kartela: 21 boto.
- 5. kartela: 35 boto.
- 6. kartela: 15 boto.