Uztailaren 2tik 5era bitartean ospatuko dira aurten Elgetako Ferixa Nagusiko jaiak eta kartel lehiaketara aurkeztu diren sei proposamenak ikusgai izango dira aste osoan zehar kultura etxeko zeramika gelan.
Gustukoena izendatzeko aukera izango dute egunotan elgetarrek. Jai batzordeak maiatzaren 31ra arteko epea jarri du horretarako.
QR lotura bidez eman ahalko dute botoa elgetarrek. Hau da lotura. Eta, baita ere, modu fisikoan liburutegian, irekiera ordutegian.
Jai batzordeak ekainaren 1ean emango du jakitera zein den irabazlea. Boto zenbaketa egin ostean izango da hori. Ehun euroko sari bakarra dago jokoan.