Herritarrek mediku-etxea izenez ezagutzen dute eta 2020. urte amaieran eraberritu zuen Udalak. Erakundeak apiril erdialdean egin zuen deialdi publikoa eta interesatuek hilabeteko epea izan dute izena emateko. Bete beharreko baldintza nagusiak ziren: 18-32 urte artekoa izatea, adina, gutxienez urtebete Elgetan erroldatuta egotea eta urteko diru-sarrerak 7.200 eta 26.000 euro artekoak izatea. Eskaintza gehienez ere bi urterako alokairu kontratua da, itxarote-zerrendan inor ez badago hiru urtera arte luzatzeko aukerarekin
Etxebizitza Mendizaleen plazan dago, hiru logela ditu eta asmoa zen hiru gazteri alokairu sozialean eskaintzea. Udaletik jakinarazi dute gazte batek eman duela izena eta epe laburrean kanpora doala bizi izatera. Aitortu dute bestelako erantzuna espero zutela. Gehitu dute izena eman ez duten interesatuak badaudela eta eskaera horiek ere aztertzeko aukera mahai gainean dutela.