Udalak plazan duen etxebizitzan alokairua nahi duten gazteek zabalik dute eskaera egiteko epea

Larraitz Zeberio Lekuona 2026ko apirilaren 15a

Etxebizitzaren sukaldea.

Interesatuek maiatzaren 13rako egin behar dute eskaera. 18-32 urte arteko elgetarrei zuzendutako deialdi publikoa da. Bete beharreko baldintza nagusiak dira: adina, gutxienez urtebete Elgetan erroldatuta egotea eta urteko diru-sarrerak 7.200 eta 26.000 euro artekoak izatea. 

Etxebizitza Mendizaleen plazan dago. Herritarrek mediku-etxea izenez ezagutzen dute eta Udalak 2020. urte amaieran eraberritu zuen. Etxebizitzak hiru logela ditu eta logela bakoitzeko errentamendu-kontratu bana sinatuko da.

Ekimenak bilatzen du Elgetako gazteek emantzipatzeko eta herrian bertan etxebizitza alokatzeko dituzten zailtasunei aurre egiten laguntzea. "Gazteei bideratutako alokairu partekatuko etxebizitza izatea nahi dugu. Urteotan beste premia batzuk izan dira eta ezin izan da proiektua gauzatu, baina etxebizitza libre gelditu da eta deialdi publikoa egin dugu, hiru gazteri baldintza justuetan emantzipatzeko aukera emateko", azaldu dute udal arduradunek.

Etxebizitza komunitarioa

Alokairuaren prezioa izango da gaztearen diru-sarreren %15 –gutxienez 90 euro–, eta prezio horren barruan sartuko dira argindar zein ur gastuak. Udalak ordainduko ditu, "baldin eta kontsumoa arduratsua bada".

Bestetik, gehienez ere bi urterako alokairu kontratuak izango dira, itxarote-zerrendan inor ez badago hiru urtera arte luzatu ahalko direnak. 

Udalak urtarrilean egin zuen ekimena eta etxebizitza interesa duten gazteei erakusteko saio irekia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak