Korrika Eguneko egitaraurako proposamenak egiteko azken txanpa

Larraitz Zeberio Lekuona 2026ko martxoaren 12a

Martitzenean elkartu ziren Elgetako Korrika batzordeko kideak, eta ixtear dute martxoaren 26an egingo den Korrika Eguneko egitaraua. Herriko beste eragileren batek ekintzarik egin nahi badu, batzordeak hilaren 17ra arteko epea ipini du proposamenak jasotzeko.

Korrika Txikia (13:00), txokolate-jana (16:00), Herri Korrika (18:00) eta Ad Libitum txaranga (18:30) daude antolatuta, oraingoz. Herriko beste eragileren batek ekintzarik egin nahi badu, batzordeak hilaren 17ra arteko epea ipini du proposamenak jasotzeko. Batzordearekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa hauxe da: korrikaelgeta@gmail.com.

Korrika laguntzaile kanpaina ere martxan dagoela azpimarratu du batzordeak. Korrika.eus webgunean dago eskuragarri informazio guztia.

Herri Korrika

Martxoaren 26ko Herri Korrikan lekukoa eraman nahi duten eragileek hilaren 23rako egin behar dute eskaera. Hamabost eragilek eman dute izena, oraingoz. Honako hauek dira: kontsumo taldea, Astindu padel, Intxortako Ahuntzak, Domingo Iturbe Fest, Udala, Elgetako EH Bildu, Maala guraso elkartea, haur eskola, Mendi Mendia Racing, Babesgabe taldea, Goibeko, Maialde, Elbape baratze parkea, eta Janela. Korrika batzordea hilaren 24an elkartuko da berriz, 18:00etan, udaletxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak