Zabalik da izen-ematea, eta oraindik ere hilabete dago dortsala eskuratzeko. 12-16 urte arteko lasterkariendako ere antolatu dute proba: 4,2 kilometroko luzera duen Antxumeen lasterketa, hain zuzen ere.
Prestaketa lanetan hasita
Intxortako Ahuntzak Trail taldeko kideak egunotan hasi dira Erdella puntako bideak txukuntzen. "Haizeak hainbat pago bota ditu, eta bideak zabaldu eta markatu behar ditugu", esan du antolaketa taldeko Eleder Lozanok. Herritarrek sortutakoa da Elgetako mendi lasterketa. "Hain zuzen ere, lasterketa egunean Elgetako etxe bakoitzeko bat gutxienez lasterketan izango da, modu batean ez bada bestean".
Bosgarren aldiz jokatuko da Ahuntzen lasterketa, eta urtetik urtera gora egin du izena ematen duen emakume kopuruak. Aurten ere horrela izatea nahiko lukete antolatzaileek. Dortsalak herrikrosa.eus webgunean daude salgai.