Fitoterapiak landare jatorriko produktuen erabilera bultzatzen du eta ginekologiari lotutako erabilerak aztertuko dituzte bina orduko lau saioko tailerrean. Eguaztenean egin zuten lehenengo eta hilaren 19an egingo dute bigarrena, 18:00etan, liburutegian. Oihana Lekunberrik gidatzen du tailerra.
Beste hiru saio
Hauek dira egiteko dauden saioetan landuko diren gaiak:
- Emakumeen bizitzako zikloak. Ziklikotasuna eta (peri)menopausia.
- Etapa bakoitzerako eta hormonak orekatzeko sendabelarrak.
Elikadura eta erremedio naturalak. - Olio eta obulu naturalak.
- Enplastuak eta lurrun baginalak.
'Bibliobero' zikloa
Bibliobero zikloaren barruan gertu dago liburutegian interesgunea literatura erotikoarekin eta sexualitatearekin lotutako liburuekin. Horrekin batera, martxan da Lehen Hezkuntzako umeendako sexu-heziketa tailerra.
Hilaren 21ean, berriz, ipuin umorerotikoen kontaketa egingo du Maite Franco ipuin kontalari irundarrak. Je-je puntuarentzako kitzikhitzak du izena saioak. 22:00etan egingo du liburutegian.