Aixola erreka auzolanean garbitzeko deia egin dute

Larraitz Zeberio Lekuona 2025eko urriaren 16a

Erreka garbitzeko auzolana 2023ko urrian.

Bailara mailako deialdiarekin bat egin du Elgetak, eta parte hartzera deituta daude herritarrak. Taldea 11:00etan elkartuko da, plazan. 

Aurreko urteetan moduan, bi ordu eta erdiko saioa izango da eta 14:00etan luntxa egongo da Bolatokian. Surfrider GKEren ekintza pedagogikoak ere izango dira egunean zehar. Hamabostaldi Berdearen barruan Elgetako Udalak antolatutako ekintzen artean kokatzen da. 

Debagoiena mailan egiten den ekimena da. Gainerako herrietan ere egin dute errekak auzolanean garbitzeko deialdia. Errekak Bizi Auzolanean herri ekimen bateratuaren laugarren edizioa izango da.

Sukaldaritza ikastaroa martitzenean

Elgetako Hamabostaldi Berdeak aurrera jarraituko du hurrengo astean ere. Sukaldaritza agroekologikoari buruzko saioa izango da eguaztenean, 18:00etan, Intxortan.

Koxinatu proiektuaren eskutik izango da eta bi ordu eta erdiko saio teoriko praktikoa izango da. Hamabi plaza daude eta interesatuek udaletxean egin behar dute izen-ematea.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak