Gazte Asanbladak txosnagunea jarriko du bolatokiko lautadan. Eguenean zabalduko dute, 20:00etan, eta, aurten ere mozorro onenari saria emango diote. Gauean, 01:00etan, Estutu taldearen eta Elgetako Babesgabe taldearen kontzertuak izango dira. Biharamunean, egubakoitza, Niere taldeak joko du txosnagunean (20:30) eta No Limits eta Berandu Baino Lehen taldeek gauean (01:00). Gazte Asanbladatik antolatutako gainerako ekitaldiei dagokienean nabarmentzen dira gaupasero-argazkia (zapatuan 07:00etan), bingoa (zapatuan 16:30ean) eta zumba saioa (domekan 01:00etan).