Kontzertu eta ikuskizun ugari izango dira jaietan. Burrunba- zale txarangak girotuko du mozorro jaitsiera eta aurten Elgetako abeslarien kalejira izango da barikuan, 12:30ean. DJ Track eta Xaukena Elektrotxaranga ere herrian izango dira. Ikuskizunei dagokienean, Drag ikuskizuna dago iragarrita barikurako. Zapatuan, berriz, Tio Teronen Semeak taldeak dantza emanaldian egingo du eta domekan familia osoarendako Artilusio ikuskizuna izango da. Jai batzordeak, bestetik, lau kontzertu lotu ditu plazako eszenatokirako:
Uztailak 3, 23:00etan
- Mugi Panderoa. Urtero bezala, erromeria taldeak kantuan eta dantzan aritzeko aukera eskainiko du.
Uztailak 4, 23:00etan
- Dupla. Euskal musika urbanoaren erreferente den Aguraingo bikote arrakastatsuak bere kantu ezagunenak joko ditu.
Uztailak 5, 17:00etan
- Jainaga eta Narbaiza. Eibarko bi trikitilariak urteroko gonbidatuak dira, eta elgetarren arratsaldea alaituko dute.
Uztailak 5, 22:30etan
- Mariachi Imperial de Guanajuato. Bederatzi musikariz eta bi dantzariz osatutako bandak doinu mexikarrak joko ditu.