Bost gai ziren aukeran eta Fantasia: ongi etorri mundu magikora izan da bozkatuena (%39,7).
Gainerako gaiak izan dira: Western (%16,7), Olinpiadak (%16,7), Gai askea (%15,4) eta Espazioa (%11,5). Hala, uztailaren 3ko
Mozorro Egunerako Fantasia gaia aintzat hartzeko dei egin du Jai Batzordeak. "Dei egiten diegu herritarrei hemendik uztailaren 3ra fantasiazko eta ametsezko unibertso batean poliki-poliki murgil daitezen eta gure jaien lehen eguna maitagarriz, dragoiz, aztiz, izaki mitologikoz eta, nola ez, purpurinaz bete dezaten".
Boluntarioak jaietarako
Horrekin batera, Jai Batzordeko kideek 2025eko Ferixa Nagusiko jaietarako boluntario lantaldea eratzeko dei ere egin dute. Interesatuek udala@elgeta.eus helbidera idatzita edo udaletxeko harrera bulegoan eman dezakete izena.