Koko-batzea giro onean ari dira ospatzen

Amaia Txintxurreta Guridi 2025eko otsailaren 22a

Goibeko euskara elkarteak antolatua, laugarren urtez egin dute koko-batzea, Inauteria iragartzeko eske-erronda. Aurtengo nobedadeen artean, konpartsa Bergarako Ubera eta Zabaleta auzoetara heldu dela izan da. Goizean, hartza esnatutakoan ekin diote baserriz baserriko ibilbideari eta dantzan eta koplak abesten igaro dute egunaren lehen zatia. Arratsaldean, aurtengo beste nobedade bat izango den hartz txikia ere esnatuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak