Elgetako Arantzeta baserriko 400 kiloko Kaxilda txerria da Donostiako San Tomas eguneko feriarako aukeratu dutena eta hango Konstituzio plazan dago goizetik, Peio Bilbao elgetar abeltzainarekin batera. "Jende pila gerturatzen zaio, denek nahi diote kasu egin. Antzeman dio zerbait pasatzen dela gaur, jai giroa dagoela, baina nahiko trankil dago. Bidaia ondo egin dugu. 18:00ak arte edo egongo gara hemen", dio Bilbaok.
