Ekitaldi hunkigarria egin diote Jose Luis Elkorori jaioterrian

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko abe. 2a, 08:37

Mikel Zubimendik sinatutako liburu biografikoaren aurkezpena zegoen iragarrita eta egilearekin batera igo zen Espaloiko oholtzara Elkoro. Liburua aurkeztu ostean opariak eta Elgetako alkate Ibon Unzetabarrenetxearen aitortza eta esker oneko hitzak jaso zituen Jose Luis Elkorok.

Kafe antzokian prestatutako aulki ia guztiak beteta zeudela hasi zen aurkezpen ekitaldia bariku iluntzean Elgetan. Oholtza gainera igotzeko unea iristerako beteta zeuden prestatutako aulki ia guztiak eta entzuleen artean izan zituen Elkorok Mari Karmen Aiastui emaztea, seme-alabak eta bilobak.

Elgetan egotearekin pozik zegoela esan zuen hasteko eta behin Elkorok eta Mikel Zubimendik hartu zuen hitza jarraian Han egon zen. Jose Luis Elkoro, bizitza bete bat liburua aurkezteko.

Elkorok egindako ibilbide luzearen oinarrizko gakoak eman zituen eta kontatu zituen liburu biografikoa egiteko Elkorok kontatutako hainbat pasarte.

Jose Luis Elkoro Elgetan jaio zen 1935eko martxoaren 14an. Urtea bete eta gutxira lehertu zen 36ko gerra. Aitaren baserria suntsitu zuten bonbardaketek eta familia bitan banatu zen; Elkoro gurasoekin gelditu zen Elgetan. 11 urte bete arte bizi izan zen Elgetan. Adin horrekin joan zen Gasteizera ikasketak egitera eta gaixotu zelako itzuli zen berriz ere Elgetara 18 bat urterekin. Itzuli eta gutxira tailer baten ardura hartu zuen Bergaren eta hortik aurrera heldu ziren Elay enpresaren sorrera, Bergarako alkatetza, Alkateen Mugimendua, Herri Batasunaren eta Egin egunkariaren sorrerak, negoziazio politikoak, jazarpena, kartzela zigorra…

Hitza hartu eta Elgetan bizi izandakoez aritu zen Elkoro amaieran. "Oso pozik nago hemen egotearekin. Asko eskertzen dizuet egindako harrera", esan zuen.

Aitortza eta opariak

Elgetako alkate Ibon Unzetabarrenetxeak gidatuta aitortza ekitaldi xume bezain hunkigarria egin zioten elgetarrek herrikideari.

Manolo Cainzosek abenduaren 20 aurkeztekoa den liburu bat egin zion opari: Elgetako gobernantza. 688 urteko hiribildua.

Unzetabarrenetxeak, gero, makila bat egin zion opari. Pozik hartu zuen Jose Luis Elkorok. Mari Karmen Aiastuirendako hitzak ere izan ziren ekitaldian. Lore-sorta jaso zuen eta Elgetako alkatearen aitortza hitzak ere bai. Zalantzarik gabe ezinbesteko sostengu eta euskarri izan delako Elkororen ibilbidean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak