Serio demonio hartu zuten eginkizuna ganbaran elkartutako gazteek. Zabaleta baserrian hazitako bederatzi kalabaza aurkitu zituzten eskolako ganbaran eta poliki-poliki hustu, aurpegi beldurgarria egin eta bihar gauerako prest utzi dituzte. Kandelak jarriko dizkiete barruan eta herriko txoko ilunetan ipiniko dituzte. Piztutakoan aurpegi beldurgarriak ikusiko dira. Kontuz ibili, beraz, bihar iluntzean Elgetan.