Eskolako jangelako sukaldeari buruzko batzarra eguaztenean

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko urr. 28a, 10:30

Eskolako sukalde eredua aldatzeko ekimenaren hasieretan Elgetan egindako batzarra, 2021eko ekainean.

Jangela Eraldaketa batzordeak deitu du, eta 18:30ean egingo dute bilera irekia, eskolako liburutegian.

Badira urte batzuk egitasmoa mahai gainean dela eta eskolako langileekin, gurasoekin eta udal ordezkariekin osatutako Jangela Eraldaketa batzordea ere martxan dela. Orain arteko ibilbidearen errepasoa egitea eta aurrera begirako erronkak zehaztea izango dira batzarreko bi puntu nagusiak. "Proiektuaren zirriborroaren planoak ikusi ahal izango dira. Nola gelditzea aurreikusten den jakiteko aukera izango da", azaldu du Hezkuntza zinegotzi Kepa de Vegak.

Jangelak sukalde zerbitzu propioa izatea da Elgetako hezkuntza komunitatearen nahia, eta kafe antzokiko sukaldea erabiltzea litzateke planteamendua.

Hamaiketako osasungarria

Lanketa nagusia hori izanda ere, Jangela Eraldaketa batzordeak beste hainbat proiektu garatu ditu bidean; adibidez, Hamaiketako osasungarria egitasmoa. Asteburuan Bergaran egindako Gozo Topaketetan izan ziren eskolako ordezkariak ekimenaren berri ematen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak