Lehengo eta oraingo txirrindularitza kontuak Elgetako Intxorta elkartean

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko abu. 29a, 15:24

Elgetako txirrindulari elkarteko kide izandakoek antolatuta, mahaiaren bueltan elkartu dira txirrindularitza munduan profesionalak izandako hainbat lagun. Besteak beste, Abraham Olano, Miguel Mari Lasa, Jose Miguel Etxabarri, Paco Galdos, Luis Otaño, Alberto Leanizbarrutia edota Josu Loroño izan dira herrian.

Guztira 52 lagun elkartu dira. Abraham Olano eta Santi Aiastui izan dira lehenak iristen. Poliki-poliki heldu dira gainerakoak. Mendizaleen Plaza inguruan elkartu dira. Besarkada eta bizkarreko zaplada ugari izan dira hasieran; izan ere, ez dute halakoetatik kanpo sarri elkar ikusten.

Nagusiena, 94 urterekin, Felipe Alberdi Gorroño, eta gazteenen artean Abraham Olano. "Elgetan primeran zaintzen gaituzte. Gainera, aukera izaten dugu elkar ikusi eta elkarren berri izateko", azaldu du Olanok. 

Mahaiaren bueltan oraingo kontuak baino lehenagokoak gehiago izango ote diren galdetuta Alberto Leanizbarrutiak ez du zalantzarik. "Denetik pixka bat, baina esango nuke gure garaikoak gehiago izango direla".

Elgetako Mendi Kriteriuma antolatzen zuen taldeak prestatzen du bazkaria. Mahaian jarri aurretik talde argazkia atera dute Elgetako arkuan. Ondoren, bete egin dute Intxorta elkarteko beheko jangela.

Hurrengo asteko Hemen Debagoiena telebista saioan izango duzue ikusgai Goienak gaur grabatutako erreportajea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak