Ziklomotor batek su hartu zuen atzo gauean Torrealdean

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko eka. 24a, 08:31

Herritarren gehiengoa San Juan suaren bueltako ospakizunetan zebilela sutea piztu zen Torrealdea auzoan. Ertzaintzatik jakinarazi dute ziklomotor batek hartu zuela sua.

Bolatokiko skate pistaren ondoko lautadan egiten dute San Juan sua elgetarrek eta ekintza nagusiak martxan zirela herriaren beste aldean, Torrealdea auzoan, sua piztu zen. Eraikitzen hasi eta obra amaitu barik abandonatuta dagoen eraikinetik ke trinko bezain beltza irteten hasi zen. Suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu ziren eta sua itzaltzeko lanetan aritu ziren.

Eraikin barrutik zarata handiak entzun ziren eta une batean eztanda bat ere bai. Ertzaintzatik jakinarazi dute gaur ziklomotor batek hartu zuela sua, eta ez dela kalte pertsonalik izan. Gaineratu dute ikerketa zabalik dela.

Ez da lehenengo aldia

Ez da lehenengo aldia Torrealdeako eraikin horretan halako ezbeharrak gertatzen direla. Eraikinaren estruktura edo eskeletoa egindakoan lanak bertan behera gelditu ziren, eta hesituta egonda ere bada sartzen denik.  Ikerketa esango du oraingo honetan zer eta zergatik gertatu den.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak