20:15ean jaso dute abisua eta jaso bezain pronto bertaratu dira suhiltzaileak zein ertzaintza. Kea nabaria zen, eta Torrealdea auzoan etxebizitzak egiteko eraikitzen hasi eta aspaldian utzita dagoen estrukturatik irteten zen. Beheko solairuetako batean piztu da sua, garajeak egiteko eraikitzen hasitako solairuan, hain zuzen ere. "Txikia zen sua eta laster amatuta dugu", azaldu dute Zubillagako suhiltzaileek. "Ez dakigu zerk eragin duen", esan dute.
Ertzaintzatik ez dute askoz ere gehiago argitu. "Suhiltzaileek 21:00etan amatuta dute sua. Ez zegoen inor barruan eta kalte material gutxi batzuk izan dira. Argitzeke dago zerk eragin duen".