Gertuko emanaldia eman du Pettik Ozkarbi elkartean

Imanol Beloki Unamuno 2024ko eka. 22a, 17:15

Pettiren gertuko kontzertua izan zen, atzo, egubakoitza, Ozkarbi elkartean. Proiektu ezberdinekin, sarritan izan da Petti beratarra, Juan Luis Perez Mitxelena, Elgetan: bakarlari gisa, taldearekin… Kasu honetan, Goibeko Euskaltzaleen Topaguneak eta Ozkarbi elkarteak elkarlanean antolatutako kontzertua izan zen, eta, bertaratu zirenez gain, bera ere eskertuta agertu zen, emanaldiaren ostean, kontzertuan bertan, eta sare sozialetan adierazi zuen moduan.

Beratarrak bere ibilbide musikaleko zenbait pieza eskaini zizkien Ozkarbi elkartean batu zirenei. Esaterako, Astirtitan diskoko Egunero kantua bideoan ikusi eta entzun daitekeen moduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak