Pandemiak eraginda urtebeteko atzerapenaz, baina hainbat berezitasunekin eman zitzaion hasiera Eskoriatzan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen faseari. Hilabete eta erdi pasatxo iraun du lehen itzuliak eta hogei saio egin dira. 74 bertsolari aritu dira kantuan.
Horietatik 48 sailkatuko dira bigarren itzulirako eta saioetako bat, ekainaren 1ekoa, Elgetan jokatuko da.
Sei bertsolari gazte
Ane Ezenarrok jarritako gaiekin ariko dira Elgetan Aitor Salegi, Andoni Rekondo, Beñat Jauregi, Julene Iturbe, Manu Goiogana eta Urko Arregi.
Bigarren fasean, ostera, txapelketa nagusirako 34 txartel egongo dira jokoan; maiatzaren 25etik ekainaren 2ra bitartean, zortzi plazatan erabakiko dira txartel horiek, tartean, Elgetan ekainaren 1ean.
Bi faseetako saio guztietarako sarrerak daude salgai bertsosarrerak.eus atarian.