Elgetako Ahuntzen lasterketa izan da gaurkoan, eta Oier Elorza azkoitiarra eta Oihana Kortazar elgetarra izan dira irabazle. Ordubete, 40 minutu eta 05 segundo behar izan ditu Elorzak helmugara iristeko. Kortazarrek, berriz, ordubete, 50 minutu eta 58 segundotan egin du ibilbidea.
Bigarren eta hirugarren sailkatuei dagokienez, gizonezkoetan, lehia estua izanda. Elorzak oso gertu izan du ia ibilbide osoan Cebrian durangarra. Elkarrekin iritsi dira azken tontorraren –Intxorta– lehenengo aldapetara. Ia ibilbide osoa oso gertuan egin eta gero erasoa jo du Elorzak eta ezin izan dio jarraitu Cebrianek. Beheranzko bidean handitu egin da tartea. Ibai Cebrianen denbora izan da 1:41:38. Hirugarren sartu da helmugan Iraitz Legorburu getariarra; 1:43:32.
Kortazarrek hasieratik hartu du aurrea emakumeen lasterketari dagokionean. Bigarren emakumea helmugan sartzen Ainara Uribarri oñatiarra izan da (2:03:39) eta hirugarrena Itxaro Zabaleta leitzarra (2:07:39). Gaurkoarekin bigarren garaipena du Kortazarrek etxean. Iaz ere bera izan zen azkarrena, baina aurtengoak Eguarbitzako tontorra ere izan du ibilbidean.
Gizonezkoen podiuma
- Oier Elorza Abaunz (Azkoitia) 1:40:05
- Ibai Cebrian Garcia (Durango) 1:41:38
- Iraitz Legorburu Isasti (Getaria) 1:43:3
Emakumezkoen podiuma
- Oihana Kortzar Aranzeta (Elgeta) 1:50:58
- Ainara Uribarri Martinez (Oñati) 2:03:39
- Itxaro Zabaleta Telleria (Leitza) 2:07:39
Herriko onenak
Herriko lasterkari onenei dagokienean Urko Lozano izan da azkarrena (2:02:05). 17 urteko mutila marka oso onak egiten ari da. Pablo Egizabal izan da bigarren elgetarra (2:07:12) eta Iñigo Astigarraga hirugarrena (2:18:39).
Emakumeei dagokienean Goiatz Agirre (2:34:07), Saioa Ugidos (2:36:20) eta Inma Rafael (2:41:13) izan dira azkarrenak.
Herriko emakumezkoen podiuma
- Goiatz Agirre Iparragirre 2:34:07
- Saioa Ugidos Danbortena 2:36:20
- Inma Rafael Salas 2:41:13
Herriko gizonezkoen podiuma
- Urko Lozano Etxaniz 2:02:05
- Pablo Egizabal Barrachina 2:07:12
- Iñigo Astigarraga Larrañaga 2:18:39
Hemen sailkapenaren xehetasun gehiago.
Gazteen lasterketa
Antxumeen lasterketa bi elgetar izan dira azkarrena; Unax Agirre Osa (0:17:34) eta Alazne Lozano Etxaniz (0:22:39).
Hemen sailkapenaren xehetasun gehiago.
Antolatzaileek balorazio positiboa
Antolatzaileek balorazio oso positiboa egin dute. Eguraldiak lagundu egin du eta jende asko batu da Elgetan, bai herrigunean zein mendiko pista bazterretan. "Oso pozik gaude. Dena ondo atera da eta hori da printzipala", azaldu du Intxortako Ahuntzak Trail taldeko Eleder Lozanok.
Sari banaketan, bestalde, antolatzaileek Jesus Mari Beristain omendu dute. Beti taldearen alde lan egiteko prest eta beti umore onez. Herriaren aitortza jaso du Beristainek.