Pozik ziren bai Unax Agirre Osa eta bai Alazne Lozano Etxaniz proba amaitutakoan. Ez da erraza izan eta etxean aritzeak baditu abantailak baina ez du inork ezer opari ematen eta gaurkoan erakutsi dute forman daudela. Hainbat aldiz ikusi ditugu podiumean inguruan jokatutako lasterketetan eta gaur herrian izan da protagonista.
Alazne Lozanok, gainera, errekorra ondu du 0:22:39 denbora eginda. Aurreko bi edizioetan Maddi Barrutia izan da garailea.
Unax Agirrek azken metrora arte borrokatu behar izan du lehen postua; izan ere, oso gertu izan du Enaitz Ayerbe ataundarra. Bi segundoko aldea besterik ez, helmugan.
Antxumeen lasterketako podiuma
- Unax Agirre Osa (Elgeta) 0:17:34
- Enaitz Ayerbe Rodriguez (Ataun) 0:17:36
- Lier Aranguren Arzelus (Antzuola) 0:17:58
- Alazne Lozano Etxaniz (Elgeta) 0:22:39
- Nerea Badiola Unzurrunzaga (Bergara) 0:25:08
- Araitz Ahedo Alkalde (Elgeta) 0:31:13
Antxumeen lasterketaren sailkapena hemen.
Ahuntzen lasterketa martxan da oraindik.