Zaintza eskubide kolektiborako aldarria entzun da Elgetan ere

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko abenduaren 1a

Zaintzaren auzia mahai gaineratzeko eguna izan zen atzo. Euskal Herriko mugimendu feministak deituta greba feminista orokorra izan zen Hego Euskal Herrian. Elgetan bi mobilizazio egin ziren; eguerdian manifestazio zaratatsua eta iluntzean elkarretaratzea plazan.

Denen bizitzak erdigunean jarri, eta guztien ardura den zaintza sistema publiko eta komunitario baten aldeko greba feminista orokorra izan zen atzokoa, zaintzaren auzia erdigunean jarri nahi duena, Herri Akordioarekin batera, aurrerantzean ere landua izan dadin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak