Txingorrak kaltetutako teilatu-hodien jabeei deialdia

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko aza. 7a, 16:35

Iraileko txingor-ekaitzak hainbat teilatu kaltetu zituen Elgetan. Konponbide kolektiboa bat bilatzeko saiakeran, kaltetutako herritarrak elkartzera deitu ditu Udalak. Hilaren 15ean amaituko da izena emateko epea.

Udalak argi utzi du asmoa ez dela konponketa gastuak ordaintzeko diru-laguntzak ematea, baizik eta egoera aztertu eta irtenbide kolektibo bat topatzea. Hala, interesatuta egon daitezkeen herritarrei eskatu die udaletxean izena emateko. Hilaren 15era arteko epea zabaldu dute.

Behin izen-emate epea amaituta, batzar batera deituko dituzte herritarrak konponbide kolektibo bat bilatzeko helburuarekin. Udalak bilerak egiteko espazioa eskainiko du, eta ahal duen neurrian informazioa eta aholkuak emango ditu.

Eman daiteke izena norbere izenean zein komunitatearen izenean, azken horren baimenik edukiz gero.

Informazio gehiago eta izen-ematea: danonartian@elgeta.eus.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak