Energia eta dirua aurrezteko tailer praktikoa, eguaztenean

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko urr. 20a, 15:00

Foru Aldundiko Argitu progra-maren barruan herriz herri egitekoa den Energia argitu tailerra eguaztenean egingo dute Elgetan. Nork bere etxean neurketak nola egin erakutsiko dute, eta parte-hartzaileen eskura utziko dituzte hainbat gailu.

Energia trantsizioaren mesedetan hainbat neurri har daitezke, eta, horretarako, etxeko egoera energetikoa ezagutzea ezinbestekoa da, gero horren araberako neurriak hartu ahal izateko. Zenbat kontsumitzen du hozkailuak? Zenbat hezetasun dago etxean? Zenbat berok ihes egiten du?

Tailer praktikoa

Halako galderei erantzuna ematen saiatuko direla azaldu du tailerreko gidari eta eraikuntza jasangarrian aditua den Oihana Ollokiegik. Tailer praktikoa izango da, eta energia galerak non eta zergatik gertatzen diren aztertuko dute lehengo eta behin. Gero, nork bere etxeko efizientzia energetikoa nola neurtu erakutsiko dute horretarako propio ekarritako gailuen funtziona- mendua azalduz.

Tailerra amaitutakoan, parte-hartzaileek etxean neurketak egin ahal izateko hainbat gailu dituzten maletak txandaka etxera eraman eta neurketak egiteko aukera izango dute.

Tailerrean parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Gaur, barikua, da horretarako azken eguna. Interesatuek argitu@gipuzkoa.eus helbide elektronikora idatzi behar dute.

Antzuolan egindako tailerraren inguruan egin zuen erreportajea Goienak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak