2015ean abiatu zen euskarazko mintzapraktikak bultzatzea helburu duen Elgetan Berbetan egitasmoa. Hamalau lagunek eman zuten izena eta hiru talde osatu ziren. Ordutik, urtero sortu dira hainbat talde astean ordubetez elkartu eta euskaraz egiteko.
Ikasturte honetako izen-ematea ere zabalik da. Bidelariak zein bidelagunak behar dira. Interesatuek liburutegira jo behar dute. Bestela, berbetan@elgeta.eus, elgetakoliburutegia@elgeta.eus, 943 78 80 12 edo 688 72 96 03 (Whatsapp zein Telegram). Online izen-ematea ere egin daiteke hemen.
Euskara eskolak
Gogoratu, bestalde, zabalik dagoela euskara ikastaroetarako izena-ematea. AEKrekin elkarlanean egin du eskaintza Udalak. Eskaintzen diren mailak dira alfabetatze hasiera, A1, A2, mintzapraktika B1, B2 eta C1.