Aurten ere euskara eskolak herrian bertan jasotzeko aukera izango dute elgetarrek, baldin eta taldeak osatzen badira.
AEKrekin elkarlanean egin du eskaintza Udalak eta eskaintzen diren maila dira alfabetatze hasiera, A1, A2, mintzapraktika B1-2 eta C1. Alfabetatze hasierako taldea ez ezik gainerako guztietan bina orduko bi saio izango dira astean.
Izen-ematea zabalik
Izen-ematea zabalik da udaletxean irailaren 28ra arte. Taldeak osatu ahal izateko gutxienez sei lagun beharko dira. Ikastaroak doan izango dira asistentzia maila %75tik gorakoa bada; izan ere, Udalak osorik itzuliko du matrikula.