Frontoi zaharrean elkartu dira San Roke Eguneko ospakizunetarako auzotarrak eta bildotsa izan dute aurten bazkaltzeko. Bertan erretako bildotsa, gainera. Bezperan, zuhaitza ere altxatu zuten Kantoiko parean.
Fernando Ojangurenek azaldu zuen lekukoa pasatzeko unea iritsi zitzaiola eta San Roke Egunean jaso zuen lekukoa Jose Mari Unzetabarrenetxeak.
Igel jokoan, berriz, Beñat Leanizbarrutia izan da txapelduna.