Auzotarrek azaldu dutenez, gauerdian hasiko dira jaiak, su artifizialekin, brindisarekin eta argazki emanaldiarekin, eta aurreratu dute aurten bideo berezi bat ere prestatu dutela aurreko urteetako irudiak erakusteko. Goizean, berriz, meza eta hamarretakoa egingo dituzte, eta, bazkariaren ostean, erromeria, Mirari eta Aintzane trikitilariekin.