
Munduko Txapelketako 45 kilometrotako lasterketak agoniazko amaiera izan du Oihana Kortazarrendako eta Emilie Forsbergendako. Izan ere, bost ordu pasatxoz mendian korrika ibili eta gero esprint estuan amaitu dute proba eta leher eginda gurutzatu dute helmuga. Elgetarra izan da bietan azkarrena (5.18.45).

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.