Lili Arantzabal Larrañagaren 'Jaietan jai' kartelak iragarriko ditu Ferixa Nagusiko Jaiak

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko mai. 24a, 13:41

Lau kartel proposamen aurkeztu ziren Jai Batzordeak deitutako lehiaketara eta herritarrek zazpi egun izan dituzte gustukoena aukeratzeko botoa emateko.

Jai Batzordeak gaur eman du boto zenbaketaren berri. Lili Arantzabal Larrañaga elgetarraren Jaietan jai kartel proposamenak jaso ditu boto gehien; emandako 78 botoetatik 34 jaso ditu (%44,2).

Hala, elgetar gazteak sinatutako kartelak iragarriko ditu 2023ko Ferixa Nagusiko Jaiak; eta berak jasoko du kartel lehiaketa saria –100 euro–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak