Zezen suzkoaren irudi bat, gaitero bat, jaietako argazki bilduma bat eta antzinako argazki bat... Jaietarako kartel lehiaketara lau proposamen heldu dira eta zeramika gelan izango dira ikusgai egunotan. Herritarrek aukeratuko dute gustukoena. Bozketa martxan da hemen maiatzaren 23ra arte.
Ekainaren 29tik uztailaren 2ra izango dira aurten Ferixa Nagusiko Jaiak. Atzo amaitu zen Jai Batzordeak deitutako kartel lehiaketara proposamenak bidaltzeko epea eta arduradunek gaur jakinarazi du lau lan heldu direla.
Lau proposamenakl zeramika-gelan egongo dira orain ikusgai hilaren 23ra arte, eta herritarrek online botoa emateko aukera izango dute. Boto gehien jasotzen dituen kartela izango da irabazlea. Irabazleak 100 euroko saria jasoko du.
Jai Batzordeak maiatzaren 24an emango du aditzera kartel irabazlea zein izan den.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.