Javier Yanguas: "Zahartzaro osasuntsuak behar ditugu, baina, baita ere, beteak"

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko mai. 20a, 08:00

La Caixa Fundazioaren Adinekoen Programako zuzendari zientifikoa da Yanguas (1963, Donostia) eta hainbat gako interesgarri eman zituen Xalbadorpe erretiratuen elkarteak gonbidatuta eguenean Elgetan egindako hitzaldian.

Ze alde daude oraingo zahartzaroen eta duela mendi erdikoen artean?

Gure bizi-zikloak aldatzen ari dira; asko heltzen gara zahartzarora eta zahartzaro gero eta luzeagoak ditugu. Eta zahartzaroa, orain, ez da homogeneoa; etapa desberdinak daude. Lehenengoan ondo sentitzen gara, aktibo. Bigarrenean lehen hauskortasun-sintomak azaltzen dira, eta, azkenik, mendekotasun-egoera agertzen da. Errealitate honek ikuspegi berria eskatzen du.

Zertan oinarritzen da ikuspegi hori?

Orain arte zahartzaro aktibo baten aldeko diskurtsoak egin ditugu; ariketa fisikoa eta kognitiboa bultzatu dira. Gomendio ona da, baina uste dugu ez dela nahikoa ditugun erronka berriei erantzuteko. Ikuspegi berri honek bizitza betea bultzatzea du helburu. Zahartzaro osasuntsuak behar ditugu, baina, baita ere, beteak. Zahartzaroan ere zentzu bat eman behar diogu gure bizitzari. Gaur egun zer da zahar ona izatea? Jarduerak egitea, aktibo egotea. Galdetzen diegu jarduera horiek gustuko dituzten? Ez. Horregatik uste dugu komeni dela norberaren baloreetan oinarritutako jarduerak egitea.

Harreman sozialak lantzea garrantzitsua da.

Argi dago pertsona baten zahartzaroa ez dela betea izango pertsona hori ez badago gizartean integratuta. Harreman sozialak lantzea garrantzitsua da, baina beti ere norberaren bizi-proiektuan oinarrituta. Ikuspegi hau bultzatzeko ahaleginean ari gara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak