Ferixa Nagusiko jaietako kartel lehiaketa zabalik da

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko mai. 8a, 09:00

Iazko kartel lehiaketara aurkeztutako lau proposamenak.

Ekainaren 29tik uztailaren 2ra izango dira aurten Ferixa Nagusiko Jaiak. Jai Batzordeak deitu du kartel lehiaketa. Hilaren 16ra arte aurkez daitezke proposamenak eta irabazleak 100 euroko saria jasoko du.

Aurkeztutako lanak zeramika-gelan egongo dira ikusgai hilaren 17tik 23ra, eta herritarrek online botoa emateko aukera izango dute. Boto gehien jasotzen dituen kartela izango da irabazlea. Jai Batzordeak maiatzaren 24an emango du aditzera kartel irabazlea zein den.

Iaz, lau kartel proposamen egon ziren eta herritarrek Koldo Izagirrek aurkeztutakoa aukeratu zuten. Hura izan zen irabazlea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak