Eguaztenean eman zuen Jai Batzordeak bozketaren emaitzaren berri eta egun berean jaso zuen 100 euroko saria Izagirrek. Lau proposamen heldu ziren Jai Batzordeak deitutako kartel lehiaketara, eta herritarrek botoa emateko aukera izan dute aurreko egunotan. 110 boto izan dira, guztira, eta horietatik 93 izan dira Izagirrek egindako kartelarendako. Ane Bilbaok eman zion saria.