Endurozaleak zorioneko dira; izan ere, bueltan da, hirugarren aldiz, Piñukoku enduro martxa. Apirilaren 15erako iragarri dute Piñukoku taldetik. Laster emango dute informazio gehiago.
Martxoaren 26an egitekoa den Ahuntzen eta Antxumeen lasterketarako, berriz, dortsal guztiak banatuta daude eta ez dituzte gehiago aterako.