130 bat lagun batu ditu Piñu-koku enduro martxaren bigarren edizioak

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko api. 23a, 13:17

Elgetako Piñu-koku mendi klubak antolatutako enduro martxa 2019an egin zuten lehenengoz eta, pandemia tarteko, gaur egin dute bigarren aldiz. "Parte-hartzaile kopurua mantendu edo gehituko zela uste genuen, eta hala izan da. Gainera, eguraldiak lagundu digu eta oso pozik gaude martxak eman duenarekin", azaldu dute antolatzaileek.

35,96 kilometroko martxa izan da, 1.547 metroko desnibelarein. Edozelan ere, ibilbide motzagoa egiteko aukera ere izan dute parte-hartzaileek, Intxortako jaitsiera egin eta errepidetik Elgetako plazara joanda, Santa Marina igo barik. "Parte-hartzaileak oso pozik ikusi ditugu eta berba onak besterik ez ditugu jaso. Oso lan ona egin dugula adierazi digute eta hori ederra da guretzat", dio Etor Garatek, Piñu-koku taldeko kideak.

Oraindik, ordu honetan, parte-hartzaileetako batzuk Elgetako plazara iritsi gabe dauden arren, parrillada prestatu dute antolatzaileek, eta Elgetako garagardoa ere dastagarri edukiko dute (Baobeer).

2019an antolatu zuten lehenengoz enduro martxa, "mendi pistetatik harago, enduroan zentratuz", eta lehen bi edizioen arrakasta ikusita, hirugarren bat ere egongo dela aurreratu dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak