Lehertu gabeko 36ko gerrako beste lehergailu bat aurkitu dute Elgetan; Intxorta inguruan honako hau

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko ots. 13a, 16:31

Gaur aurkitutako lehergailua. (Argazkia: Intxorta 1937 kultur elkartea)

Arratsaldeko lehen orduan egin dute aurkikuntza Intxorta 1937 kultur elkarteko kideek. Ertzaintzako lehergailu-teknikariak bertan dira, eta laster leherraraziko dute. 

Gaur arratsaldean jaso dute abisua Ertzaintzan, eta berehala bertaratu dira lehergailu-teknikariak. Intxortako 1937 kultur elkarteko kide Jon Etxezarragak azaldu duenez 115 milimetroko artilleria jaurtigaia da lur azpian aurkitu dutena. "Pieza oso ohikoa da inguru honetan. Artilleria frankistak asko erabilitako jaurtigaiak izan ziren, batez ere babeslekuak, etxeak eta baserriak suntsitzeko".

Egoera baloratu ostean Ertzaintzako lehergailu-teknikariek erabaki dute lehergailua bertan leherraraztea.

Behin baino gehiagotan agertu dira 36ko gerrako lehergailuak Elgeta inguruan. Azaro hasierakoa da antzerako azken aurkikuntza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak